XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Munduan diran legeak dira
gizonak jarritakoak,
eta ez dira erdiak bere
Jainkoaren gogokoak.
Geienak dira aberats eta
andiaren aldekoak,
mundu ontarako jarri zituan
argienak Jaungoikoak,
zuzenak eta errezak eta
iñon atxaki bakoak.

Aberatsak dau kristau txiroa
indarrez menperatute,
ta ori barriz Kriston aurrean
santu bat lez agertute.
Kanpo santuan bere illetxez
leku onenak artute,
il da gero be ez badabe nai
txiroarekin alkarte,
illetxe orreik ein daiezala
kanpo santutik aparte.

Atzo bardiñak, gaur ez bardiñak,
bier barriro bardiñak,
andi ta txiki, txiro, aberats,
zuri, gorri ta urdiñak.
Kanpo santura bakarrik doaz
gizonaren gorputzkiñak,
galtzuak dira kanpo santuan
eiten diran alegiñak,
bakarrik dira baliosoak
munduan ondo egiñak.